Arratsalde-gauean zaparrada trumoitsuak bota ditzake Kantauri isurialdean. Izotz txikia egingo du barnealdean arratsalde-gauean, bereziki mendi inguruetan. Euskalmetek aurreikusi duenez elurraren lodiera honako hau izango da: 5-15 cm, 1000 metrora; eta 0-1 cm, 600 metrora.
Eguaztenean, hilaren 8an, ere abisu horia ezarri dute 00:00etatik 18:00etara. Elur-kota 600 metrora egongo da goizean goiz eta noizbehinka, 500 metrora. Gipuzkoa barnealdeko bailaretan elur maila beherago ere irits daitekeela jakinarazi du. Gainerako orduetan elur-kota 700-800 metrora egongo da.
Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, bereziki Kantauri isurialdean eta egunaren lehen partean. Goizaldean, gainera, txingorra egin dezake Kantauri isurialdean, eta izotz txikia egingo du barnealdean, bereziki mendi inguruetan. Elurrari dagokionez aurreikusitako lodierak honako hauek dira: 5-20 cm 1000 metrora eta 2-8 cm 600 metrora.
Eguenean, hilaren 9an, izotz txikia egingo du barnealdean eta Arabako zenbait lekutan handia.