Epaileek soka aukeratu izana buruhauste izan zen gimnastendako

Xabier Urtzelai 2017ko ots. 5a, 11:55

Txapelketa borobila izan zen atzo Bergaran antolatu zuten Eskola Arteko A mailakoa. Ariznoakoek erronka bikoitza zuten, antolatzaile ikuspuntutik batetik, eta kirol arloan gimnastena bestetik. Bada, goizeko saioan epaileek erabili beharreko aparatua soka aukeratu izanak eragina izan zuen gaztetxoengan. 

Eskola Arteko A mailako 130 gimnasta inguru lehiatu ziren atzo Bergaran, eta amateur mailako gimnastek ere jardun zuten, azken horiek arratsaldeko saioan. Goizean, epaileek soka aukeratu zuten erabaili beharreko aparatu moduan, eta horrek buruhaustea sortu zuen gimnasta askorengan, aparteko zailtasuna duelako. Nagore Jimenez Ariznoako ordezkariak aitortu du txapelketa bera ondo joan zela: "Ez ditut emaitzak eskura, baina esango nuke Bergarako gimnastak ez direla erabat gustura geratu egindako lanarekin, ezi zitzaizkigun gauzak nahi moduan atera. Halakoetan, baina, gimnastak sarritan oso zorrotzak izaten dira euren buruarekin".

Arratsaldean, berriz, gazte mailako gimnastak eta amateurrak izan ziren lehian: "Horiek koska bat gorago daude, oso lan politak ikusi ahal izan genituen, bai bakarka eta baita taldeka ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak