Bizikidetza Lantzen programaren xehetasunak aurkeztu ditu Aldundiak

Bergarako alkate Elena Lete, Maribel Vaquero eta Markel Olanoren artean.

Bizikidetzaren esparruari helduko dion Bizikidetza Lantzen programa aurkeztu du gaur, Foru Aldundiak. Aurten 24 udalerritara iristea dute helburu, eta horien artean hirutara lehenengoz, besteak beste Bergarara.

"Gipuzkoak abangoardia izan behar du bizikidetza lantzerako orduan", adierazi du Markel Olano diputatu nagusiak gaur egin duten programaren aurkezpenean. Olanorekin eta Bizikidetza eta Giza Eskubidetako foru zuzendari Maribel Vaquerorekin batera elkartu dira egitasmoan oraintsu parte hartzen hasi diren edo hasiko diren hiru herritako alkateak, Bergarako Elena Lete, Zumarragako Mikel Serrano eta Astigarragako Zorione Etxezarraga.

"Indarkeria hamarkadek gai asko utzi dituzte itxi gabe: biktimen beharrei erantzutea, memoriaren kudeaketa, bizikidetzaren hausturak, kartzela politika… Kontu hauek guztiak ahalik eta azkarren jorratu behar ditugu”, esan du Olanok. Era berean, "herritarrek protagonista" izan behar dutela nabarmendu du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.