2017a %9,82ko langabezia tasarekin hasi da Debagoienean, eta guztira 2.985 langile daude. 2016a %9,90eko langabezia tasarekin bukatu zen, 3.009 langaberekin.
Herriz herri, abenduko datuekin alderatuta, Antzuolan (69 langabetik, 64ra), Arrasaten (1.339 langabetik, 1.324ra), Bergaran (691 langabetik, 672ra), Eskoriatzan (191 langabetik, 183ra) jaitsi egin da langabeen kopurua.
Bestalde, igo egin da langabezia azken hilabetean ondorengo herri hauetan: Aretxabaletan (282 langabetik, 291era), Elgetan (46 langabetik, 52ra), Oñatin (385 langabetik, 392ra) eta Aramaio (17 langabetik, 18ra).
Leintz Gatzagan, abenduan zeuden 7 langabeen kopurua mantendu egin da.
Datuak herriz herri:
Antzuola: 64 langabe (%5,76ko langabezia tasa)
Aretxabaleta: 291 langabe (%8,47ko langabezia tasa)
Arrasate: 1.324 langabe (%12,69ko langabezia tasa)
Bergara: 672 langabe (%9,30eko langabezia tasa)
Elgeta: 52 langabe (%9,01eko langabezia tasa)
Eskoriatza: 183 langabe (%9,01eko langabezia tasa)
Leintz Gatzaga: 7 langabe (%5,07ko langabezia tasa)
Oñati: 392 langabe (%7,21eko langabezia tasa)
Aramaio: 18 langabe (%2,38ko langabezia tasa)