Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian GuraSOS plataformak jarritako helegitea ebatzi artean erraustegiaren lizitazioarekin ez jarraitzeko agindua eman zion Donostiako 2 epaitegiak Gipuzkoako Foru Aldundiari. Helegite hori, atzera bota du Auzitegi Nagusiak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, erraustegiaren lizitazioa sinatuko du lehenbailehen", Aldundiak ezagutzera eman duenez.
"Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenaren epaia irmoa da, eta errauskailu proiektuaren interes publikoa eta zilegitasuna azpimarratzen ditu", azaldu du Imanol Lasak.
GuraSOS plataformak prentsaurrekoa eskaini du, berria jakin bezain laster, eta "erabakia ez dagokiela auzitegiei, herritarrei baizik", adierazi dute. Hori dela eta, manifestaziorako deia egin die akordioaren alde dauden guztiei. Manifestazioa otsailaren 19an egingo dute 12:00etan Artzain Onaren katedraletik abiatuta.