"Erraustegia inposatu gabe adostasunak bilatzera" dei egin du EH Bilduk

Mirari Altube Arrese 2017ko urt. 27a, 16:17

Hondakinen kudeaketan "bi aukera bakarrik" daudela diote EH Bilduko kideek, "gizarte haustura edo akordioa. Eta eskua luzatu die Diputazioari irtenbideak bilatzeko alderdi politiko, eragile eta herritarrekin batera".

Gaur, egubakoitza, Batzar Nagusietan izandako batzordean "luzatu dio eskua" Iban Asenjok, EH Bilduko ordezkariak, Ingurumeneko diputatuari. Baina Jose Ignacio Asensio "ez dela agertu jarreraz aldatzeko prest" gaineratu dute EH Bilduko kideak.

"Akordioaren alde"

EH Bilduren esanetan "EAJk eta PSEk korapilo juridiko batean sartu dituzte Gipuzkoako hainbat erakunde erraustegiaren eraikuntzarekin tematuta"; horregatik, irtenbideak bilatu gura dituzte alderdi politikoekin, eragileekin eta herritarrekin batera: “Hondakinen kudeaketan bi aukera besterik ez daude: gizarte haustura ala akordioa. Gu, akordioaren aldekoak gara, eta Foru Gobernuari eskaera bat egin nahi diogu: ez inposatu erraustegia, goazen adostasunak bilatzera”, adierazi du Asenjo batzarkideak.

Era berean, EH Bilduk adierazi du "Asensiok ezin izan duela argitu Zubietako planta berriaren esleipenarekin dauden arazo legalak nola konponduko dituen". Hori horrela, Asenjok zera adierazi du: "Diputazioak derrigorrez gelditu behar izan ditu Zubietako planta eraikitzeko tramiteak. Beraz, momentu aproposa da gauzak hausnartu eta nahaspila honetatik irteteko". Eta irtenbide bakarra herri akordioan dagoela gaineratu du. Horregatik gertu agertu da mahai baten bueltan esertzeko eragile sozial, sindikatu, plataforma, alderdi politiko, aditu talde eta herritarrekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak