San Pauloak Uberan gaurtik hasita

Eneko Azkarate 2017ko urt. 25a, 08:39

Gaur hasi eta domekara bitartean ospatuko dituzte jaiak Bergarako Ubera auzoan. Gaur da San Paulo eguna, Uberako patroia, eta 11:00etan meza eta ostean salda txistorra iragarri dituzte; biharko, San Paulo Txiki egunerako, ere salda txistorra iragarri dituzte 12:00etatik aurrera. Baina astebururako iragarri dituzte ekitaldi gehienak, txupinazoaren eta Mari Justa eta Pedro Joxeren ongi etorriaren ostean.

Honakoa da egitaraua:

Eguaztena 25 (San Paulo eguna)

  • 11:00: Meza San Paulo elizan.
  • 12:00: Salda eta txistorra.

Eguena 26 (San Paulo Txiki eguna)

  • 12:00: Salda eta txistorra.

Egubakoitza 27

  • 20:30: Txupinazoa Mari Justa eta Pedro Joxeren ongi etorria.
  • 20:45: Poteoa.
  • 21:00: Iker Zubeldia eta Julio Sotorekin bertso afaria. Eta ostean, dantzaldia trikitilariekin.

Mari Justa eta Pedro Joxe.

Zapatua 28

  • 12:00: Umeentzako jolasak.
  • 12:00: Patata tortilla eta tarta lehiaketa. Bitartean, salda.
  • 13:00: Auzoko jaioberriei ongi etorria eta zapi banaketa.
  • 14:30: Auzo bazkaria.

Domeka 29

  • 10:00: Diana Bergarako txistulariekin.
  • 11:00: Meza.
  • 12:00: Salda eta txistorra.
  • 12:00: Alai taldea.
  • 12:00: Moises Azpiazu dantza taldearen emanaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak