'Francoren bilobari gutuna' Oñatin, arrakastatsu

Julen Iriondo 2017ko urtarrilaren 23a

Artedrama, Arte Eszenikoen Plataformaren obra ikusteko aukera izan zen atzo iluntzean Oñatin. Erantzun polita eman zion jendeak proposamenari; Oñatiko Kultura teknikari Edurne Soraluzek nabarmendu du, gainera, antzezlanetan ohikoa den publiko helduaz gain, bestelakoa ere erakarri zuela lanak.

230 lagun inguru batu zituen Santa Ana aretoan Francoren bilobari gutuna antzezlanak. Kultura teknikariaren arabera, gainera, belaunaldi desberdinetako jendea erakarri zuen, eta pozik zen horregatik.

Horrelaxe, pozik atera omen zen gainera publikoa aretotik, entzun eta ikusitakoarekin gustura. "Oso antzezlan landua" iruditu zitzaion teknikariari berari. Antzezleak eurak ere gustura geratu zirela ere bazioen.

Aste honetan Arrasaten izango da lana ikusteko aukera, domekan, 19:30ean, Amaia antzokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak