Itziarko Salegi jatetxean egingo dute sari banaketa ekitaldia datorren domekan. Hona hemen sarituko dituzten debagoiendarrak:
Duatloia
- Absolutu maila: lehenengo postua: Nere Arregi (Antxintxika)
- Beteranoa 2. maila: bigarren postua: Miren Josune Bikuña (Antxintxika)
- Gizonezkoen taldekakoa: Hirugarren postua: Antxintxika Triatloi Taldea
Triatloia
- 23 urtez azpikoa: bigarren postua: Mikel Ugarte (Saltoki)
Oñatiko duatloia martxoaren 19an
Joan den zapatuan, urtarrilaren 21ean, egin zuen batzar orokorra Euskadiko Triatloi Federazioak eta 2017ko behin behineko egutegia zehaztu zuten. Oñatiko 26. duatloia (A koefizientea duena, hau da, lasterketen irabazleek puntu gehien jasotzen duten duatloi mota) martxoaren 19an izango da (martxoaren 11ra aurreratzeko aukerarekin).