Basauri talde indartsua den arren, ondo eutsi diote arrasatearrek. "Oso talde gogorra da, indartsuak dira. Hala ere, intentsitate handiarekin jokatu dugu, jokaldi bakoitzean kontzentratuta egon gara, eta modu horretan lortu dugu gailentzea", azaldu du Ford Mugarriko entrenatzaileak.
Garciaren esanetan, bi minutuko kaleratzeek eragina izan dute bukaerako emaitzan. "Kaleratzeen ondorioz, partidutik irten dira, ez dute jakin izan burua hotz mantentzen eta horrek guri mesede egin digu", azaldu du.
Aloña Mendik ere irabazi
Izarraitz-Muñoz Aloña Mendik Bilbon jokatu zuen atzo, zapatua, eta Universidad Deusto Loyola taldea mendean hartu zuten oñatiarrek (27-28). Orain arte galduta duen partidu bakarra, hain zuzen ere, bilbotarren aurka galdu zuen Aloña Mendik, lehen itzulian, Zubikoan.
Bi taldeek irabazita, oñatiarrak lider jarri dira, Basauriren aurretik. Arrasatearrek, berriz, laugarren postuan jarraitzen dute.