Hain zuzen, Lesakako taldea izango da domekan Ibarran (16:30) UDAren kontra indarrak neurtzen. Mondrak, berriz, 2017a kontrako eztarrira joan zaion Elgoibarren –bi partiduak galdu dituzte– bisita izango du bihar Mojategin (16:30). Aloña Mendi, berriz, bestelako egoeran dago, bi partidu jokatuko dituzte jarraian kanpoan. Eta, bigarrena Irunen izango da zapatuan (15:00).
Bergara, lider sendoa
Erregional preferentean Bergarak zazpi garaipen jarraian eskuratu ditu, eta boladari jarraipena eman gura diote Zumaiakoren lepotik (zapatua, 16:00). Lehen erregionalean Antzuola Igoera Fasean dago, eta bihar Irunen jokatuko dute (15:30).
Emakumezkoetan, Mondrak etxean
Emakumezkoen erregional mailan Bergara da asteburuan etxean jokatuko duen ordezkari bakarra. Hala, mahoneroek sailkapenean bigarren dagoen Mutrikuren kontra neurtuko dituzte indarrak domekan (16:30) Ipintzan. Norgehiagoka zaila dute aurrean, Bergara azkenaurreko postuan dago-eta. Hala ere, joan den astean Arizmendi liderraren aurrean bergararrek erakutsi zuten edonor geratzeko gai direla.
Lider jarraitzen du Arizmendik
Joan den asteko 1-1ekoarekin ere Arizmendik lider jarraitzen du, eta oraindik 7 puntuko aldea daukate. Domekan (15:30) Eibarren jokatuko dute, eta Mondrak ere etxetik kanpora jokatuko du. Zuri-moreak bosgarren daude, eta Anaitasunaren zelaira joango dira zapatuan (15:30).