Aurten ere programarekin jarraituko da eta bertan parte hartzeko aukera daukate, baita ere, oraindik programan parte hartzen ez duten Debagoieneko turismo arloko enpresa guztiek.
Parte hartzen duten enpresa/zerbitzu turistikoei honako onurak dakarzkio:
- Programa honek enpresaren barne kudeaketa hobetzen laguntzen du
- Barne kudeaketa hobetzen laguntzen du, batik bat bezeroen gogobetegarritasuna.
- Taldearen uoalifikazioa hobetu formazio plan baten bitartez.
- Debagoieneko Mankomunitatetik hobekuntza ahalbideratuko duen laguntza teknikoa jaso.
- Kalitate Turistikoarekin Konpromisoaren zigilua jasotzeko aukera.
Kostua: Programan parte hartzea guztiz doakoa da enpresariarentzat:
Programan parte hartu nahi dutenek Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailarekin jarri behar dira harremanetan: 943796463 edo turismo@debagoiena.eus