Azterketako parte-hartzeak “gorakada nabarmena” suposatzen du 2015eko lan poltsaren partaidetza kopuruarekiko; 168 pertsonak parte hartu zuten orduan probetan, 562 instantziatik.
Neurri honekin, aurre egin zaio Ogasun eta Finantza departamentuan, zerga aitorpenen tramitazioa dela-eta, sortzen den langile beharrari, modu horretan zerbitzu eta herritarren arreta “arin, eraginkor eta kalitatezkoak” bermatuz, Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak azpimarratutakoaren arabera.
85 inkorporazio horiek apiriletik uztailera arte izango dira; hain justu, apirilean izaten da PFEZ aitorpen kanpainaren hasiera.
Helburua, gazteak erakartzea
Proba gainditzeaz gain, aurreko kanpainetako eskarmentua aintzat hartuko da deialdi honetan. Berritasun nagusi gisa, aldaketak sartu dira oinarrietan, pertsona gazteak administraziora erakartzeko asmoarekin. Izan ere, Lasak azaldu duenez, “lehen aukera profesional oso egokia da ikasketak bukatu berri dituzten gazteentzat, baita Aldundiarekin lehen kontaktu gisa ere”.