Azken egunetako eraso matxistak salatzeko elkartaratzeak antolatu dira

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko urt. 17a, 14:50

Urtarrilaren 18an, asteazkena, elkartaratzeak egingo dira Debagoieneko hainbat herritan. Salatuko dena: Gizon batek, emaztea hil eta ibaira bota duela Burlatan eta aita batek, larriki zauritu duela 2 urteko alaba donostiarra Valentzian.

Arrasateko Emakumeen Mundu Martxako Plataformaren elkartaratze deialdia

Arrasateko Emakumeen Mundu Martxako Plataformak elkartaratzerako deialdiarekin batera, honakoa gogorarazi nahi izan die herritarrei: "Pasa den astean, gizon batek ama erail zuen Portugaleten, asteburuan beste batek bi urtetako alaba zauritu zuen, eta duela bi egun jakin dugu hirugarren batek emakume bat erail duela Iruñean". Gertaera hauen aurrean "erabateko gaitzespena" adierazi nahi izan du Plataformak eta deia egin die herritar guztiei, bihar, eguaztena, arratsaldeko 19:00etan, Arrasateko Herriko Plazan izango den elkarretaratzean beraien gaitzespena ere adieraz dezaten.

Honekin batera, Plataformak nabarmendu nahi izan du, indarkeria matxista errotik desagerrarazi nahi badugu "ezinbestekoa" dela "herritarron zein erakunde publikoen erabateko erantzukizun eta inplikazioa". Era berean, komunikabideetara bidalitako oharraren bidez, "eraildako emakumeen senitarteko eta lagunei, zein asteburuan erasotutako haurrari erabateko babes eta elkartasuna" iritsarazi nahi izan diete.

 

Bergarako Martxanteren elkartaratze deialdia

Bergaran, elkartaratzea eguazteneko 19:00etarako deitu da, herriko plazan.

 

Oñatiko Sare Feministaren elkartaratze deialdia

Oñatin, eguazteneko 18:30ean izango da bilkura, Foruen plazako kiosko parean. Oñatiko udalak ere bat egin du deialdi honekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak