Eta horretan lagundu duela, bereziki, azken bi egunotan botatakoak. Edozelan ere, Ura agentziak dio bart izandako euriak baino "oparoagoak aurreikusi" zirela.
Urkulu urtegiaren betetze maila gaur egungoa baino txikiagoa zen 2016ko urtarrilean, %66,82koa, hain justu ere. 2015, 2014 eta 2013ean, berriz, nabarmen handiagoa zen.
Aurre alertan dago, hortaz, Urkulu –ekainetik egon da horrela eta abenduan alertan–, baina larrialdi egoeratik urrun.
Hotza ondorengo egunotan
Euri-jasen ostean, prezipitazioengatik abisu horia amaitutzat eman du Segurtasun Sailak eta hotzagatik eta izotzagatik abisu horia ezarri du ondorengo egunetarako. Izan ere, hotz handia egingo du eguenera bitartean.
Euskalmeten iragarpenen arabera, eguaztenean, Gipuzkoako kostaldean ere litekeena da izotza egitea. Tenperaturak ez du 0 ºC-tik igotzea lortuko barnealdeko leku askotan eta kostaldean, gehienez, 5 ºC ingurura iritsiko da. Eguzkia izango da nagusi eskualde guztietan, baina hotz egingo du.