Istripu bat izan da Arrasaten eta beste bi Eskoriatzan

Mirari Altube Arrese 2017ko urtarrilaren 17a

Auto batek oinezko bat harrapatu du gaur goizean Arrasate pasealekuan, Arimazubi parean. Eta beste auto batek Eskoriatzan, Gaztañadui kalean, beste oinezko bat. Bi zaurituak Debagoieneko ospitalera eraman dituztela jakinarazi dute. Gainera, Eskoriatzan, AP-1 errepidean auto batek istripua izan du Gasteizeko norabidean, eta, ondorioz, eskumako erreiak itxita jarraitzen du. Azken istripu honetan ez da zauriturik egon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak