Goxotasun solidarioko gune bat jarriko du Emausek merkatuan

Mirari Altube Arrese 2017ko urt. 16a, 12:41

Hotz-bolada datorrela eta bihar, martitzena, hasi eta astebetez goxotasun solidarioko gune bat egokituko du Emausek Arrasateko merkatuan. 08:30etik 14:00etara bitartean egongo da hori zabalik.

Berokiak egongo dira eskura gune horretako esekitoki batean zintzilik behar duen edozeinek hartzeko. Hala iragarri dute Emauseko kideek: "Era berean, beroki bat utzi nahi duenak hor uzteko aukera du. Guztia anonimoa da. Ezagutzen eta ezagutuko ez diren pertsonen artean lotura solidario berriak ezartzen dira baina beroki bat partekatzeak elkartu egingo ditu", argitu dute.

Badakite horrekin ez dela konponduko etxerik gabeko egoeran daudenen arazoa: "Ez da etxerik gabeko pertsonen arazoa konpontzea, datozen egun izoztu hauetarako keinu txikiak besterik ez dira, pertsona horiengana gerturatzea posible eginez; askotan ikusezinak dira egoera horretan daudela ikusteak min egiten digu".

Esperientzia pilotua egingo dute Arrasaten, eta ondoren aztertu, Gipuzkoako beste leku batzuetara zabal daitekeen: "Ekimena Besarkadak proiektuaren barruan dago, hain zuzen Emaus garatzen ari den proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismoa, Gazteria, Kirolak eta Lankidetza Departamentuaren babesarekin". Ekimenak denbora daroala Europako hainbat hiriburutan abian gaineratu dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak