Bihar, tenperaturak behera egingo eta egun osorako abisu horia ezarri dute, izotza dela eta. Goizaldean tenperatura bat-batean jaitsiko da eta egun guztian zehar balio baxuetan ibiliko da. Barnealdean izotza edonon egingo du eta egunaren amaieran Gipuzkoako kostaldean ere izotza egin dezake.
Eguaztenean abisu horiak jarraituko du, 00:00etatik 24:00etara.