Puntu banaketa Arizmendiren eta Bergararen artean, baja askoko derbian

Bi taldeek arazoak izan zituzten hamaikakoak osatzeko eta lehia nahiko motela izan zen. Aukera gutxikoa. Aretxabaletarrak aurreratu ziren markagailuan lehen zatian eta mahoneroek berdindu zuten bigarrenean. Azkenean, 1-1, Ibarra futbol zelaian.

Sailkapenak dio bi taldeen artean diferentzia handia dagoela, baina Ibarran jokatutako partiduan beste faktore batzuek eragin zuten. Bereziki, bi taldeen baja garrantzitsuak. Horrek, bereziki, Arizmendirengan eragin zuen, bere jokoa egiteko baldintza asko izan zituelako. Bergarak, aldiz, ondo aprobetxatu zuen egoera eta puntu bat lortzeko gai izan zen.

Gol aukera gutxi egin zituzten bi taldeek. Baina, euren planteamenduak oso garbiak izan ziren: Arizmendik joko erasokorra egin guran eta Bergarak area babestu eta kontraerasora irteteko asmoz.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.