Iragarrita zegoen moduan, zurituta esnatu dira gaur Debagoieneko punturik garaienak. Arantzazun, esaterako 8-10 zentimetro inguruko geruzarekin hasi dute eguna; Gorlan eta Leintz-Gatzagan ere bota du elurra, baina azken honetan ez du hainbeste sendotu. Oñatin bertan ere elur-malutak bota ditu goizean zehar.
Errepideen egoerari dagokionez, goizean momentu baten itxita egon den arren zabalik dago berriz ere Arantzazurako bidea, baina bai bertan eta baita Arlabanen, Deskargan, Elosuan, Kurtzetan eta Udanan ere kontuz gidatzeko esan du Segurtasun Sailak. Elur-makinak lanean ari direla eta zirkulazioa motela dabil izaten zenbait puntutan, esaterako, Udanan.
Kurtzeta, 09:00etan
Arratsalden, elur-kotak gora
Euskalmeten iragarpenaren arabera, elur-kota 400-500 metrotan kokatuko da eguneko lehenengo orduetan, tarteka 300era ere bai, baina egunak aurrera egin ahala gora egingo du, eta arratsaldean, 600-700 metrora igoko da. Kantauri isuarialdean zaparrada ertainak botako ditu, eta trumoi-ekaitza eta txingorra izateko probabiitatea handia da. Mendi inguruetan eta Arabako zenbait tokitan izotz txikia egingo du.