Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak jakinarazten du:
Ostirala, hilak 13:
- Abisu Horia elurragatik barnealdean 00etatik 24etara: Zaparrada txikiak botako ditu goizean, kantauri isurialdean ertainak. Egunaren erdiko orduetan zaparradak ez dira hain sarriak eta handiak izango. Azken orduetan kantauri isurialdean trumoi-ekaitza eta txingorra izateko probabilitatea txikia da. Aurreikusitako lodierak: 5-20 cm 1000 m-ra, 0-5 cm 600 m-ra, 0 cm 200 m-ra.
- Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 00etatik 24etara
- Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak kostaldean 04etatik 06etara
- Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 17etatik 19etara
Larunbata, hilak 14:
- Abisu Horia elurragatik barnealdean 00etatik 24etara: Elur-kota 400-500 metrora egongo da, egunaren amaieran 600-700 metrora igoko da. Kantauri isurialdean zaparrada ertainak botako ditu, gainontzeko lekuetan txikiak. Kantauri isurialdean trumoi-ekaitza eta txingorra botatzeko probabilitatea handia da. Aurreikusitako lodierak: 10-30 cm 1000 m-ra, 5-15 cm 600 m-ra, 0 cm 200 m-ra.
- Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 00etatik 12etara
- Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 05etatik 07etara
Igandea, hilak 15:
- Abisu Horia elurragatik barnealdean 00etatik 24etara: Goizaldean elur-kota 500-700 metro inguruan egongo da, goiza aurrera joan ahala igo eta arratsaldean 1000 metro inguruan kokatuko da. Prezipitazio txikia egingo du, kantauri isurialdean ertaina. Egunaren erdiko orduetan han-hemenka prezipitazio txikia egingo du. Goizaldean kantauri isurialdean trumoi-ekaitza eta txingorra izateko probabilitatea txikia da. Aurreikusitako lodierak: 5-15 cm 1000 m-ra, 0-3 cm 600 m-ra, 0 cm 200 m-ra.
Maila horia: arrisku neurritsua, orokorrean biztanleentzat ez da arazo meteorologikorik, baina bai aktibitate zehatz batzuentzat.