Euskal landa garapenari irtenbide berriak aurkitzea da Jakiberri proiektuaren helburua, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu du, Etorkizuna Eraikiz GipuzkoaLab ekimenaren bitartez. Berrikuntzan oinarritutako proiektua da eta elkarlanean garatu gura du, oinarri osasuntsua, anitza eta elikagarria duen Fast Food Euskalduna sortzeko.
Zazpi sari eskainiko dituzte eta, guztira, 4.000 euro banatu. Horretaz gain, irabazlearen ideia edo lehiaketan parte hartuko duen beste edozeinen ideia komertzializatuko balitz, hori ere saritu egingo lukete.
Jakiberriren sustatzaileak dira ISEA, Basque Culinary Center, Mondragon Health, Jakion, Auzo Lagun eta Debagoieneko Garapen Agentzia, Innobasquerekin lankidetzan.
Argibide gehiago eskuratzeko ELKARBIDEra edo ISEAra jo; lehiaketaren arauekin batera, parte hartzeko galdera-formulategiak daude hor.