Isabel Arregi Bidezko Merkataritzako Produktuen otarraren irabazle

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko urt. 4a, 14:32
Isabel Arregi irabazi duen otarrarekin
Bidezko Merkataritza Debagoiena elkarteak, urteroko lez, abenduan euren dendan erosi duten kontsumitzaileen artean otar eder bat zozketatu du. Aurtengoan Isabel Arregi izan da zorionekoa.
Harreman Dendatik eskerrak eman nahi izan dizkiete, istorio duin bat duten produktuak kontsumitzen dituzten guztiei. Era honetan, poliki-poliki merkataritza justuago eta humanizatuago batera aldatzeko konfiantza dute. Elkartearen hitzetan "munduko desorekei aurre egiteko, behar-beharrezkoa dugu beste merkataritza era bat".
 
Zer bermatzen dute Bidezko Merkataritza Mugimenduko produktuek?
  • Soldata duinak
  • Lan baldintza duinak (tartean umeek lanik ez egitea)
  • Ekoizpen organikoa
  • Epe luzerako erlazioak eta aurrefinantzaketa
  • Parekidetasuna erabakitze guneetan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak