"Europar Batasuneko auzitegi judizialak hamaikagarren zartada historikoa eman dio espainiar bankuetako iruzurrari, hori laga duten gobernuei, eta hori lausotu duten eta bankuak babestu dituzten epaitegiei", azaldu du Kaleratzeak Stop plataformak.
Oinarrizko eskubideak, eta batez ere, etxebizitzarako eskubidea babestu behar direla argi utzi du honek beste behin. Justizia auzitegiak iruzurra egin dietenei eman die arrazoia, eta klausula hauen bidez lapurtutakoa itzultzea, hipoteka kontratua sinatu den unetik izan behar duela baieztatu du, eta ez bakarrik pixka bat, bankuetako etekinak babesten dituzten Espainiako instituzioek nahi zuten bezala" dio Stop Kaleratzeak plataformak.
"Kaleratzeak Stop Debagoienak, Hipotekek Kaltetutako plataformekin batera, epai honen betetzea eskatuko du ahal bezain laster. Beste behin ezinezkoa zena posible egiteko aukera dugu: Europar Batasuneko justizia auzitegiaren epaia betetzera behartuko ditugu bankuak", azpimarratu dute.