Realak nagusitasunez irabazi du Gabonetako Torneoa

Xabier Urtzelai 2016ko abe. 31a, 17:03
Debagoieneko selekzioa, goizeko lehenengo partiduan. Goizak aurrera egin ahala harmailak bete egin dira.

Ibarra futbol zelaia izoztuta esnatu da urteko azken egunean, baina Oiartzun eta Debagoieneko selekzioa jokatzen hasi direnerako Ibarrak ohiko itxura ona erakusten zuen. Bai berdegunean eta goizak aurrera egin ahala baita harmailetan ere, Gipuzkoa osotik zale asko batu dira-eta harmailetan. Realak ondo irabazi du torneoa.

Ibarran jokatutako Emakumezkoen Gabonetako Futbol Torneoak askorako eman du beste edizio batez. Kuriosoa da, eguneko emaitza guztiak 4-0ekoak izan dira-eta. Oiartzuni eta Debagoieneko selekzioari egokitu zaie goiza berotzen hastea. Eta hor, Esti Loiti Titu-ren neskek neurria eman dute maila gorenean jokatzen duen Oiartzunen kontra. Lehenengo partidu hori Oiartzunen jokatzen dabilen Oihana Aldaik ordezkoen aulkitik jarraitu du, normalean hasierako hamaikakoan egoten diren beste jokalari batzuekin batera. Hala, Oiartzungo entrenatzaileak hainbat jokalari Realaren kontrako partidurako gorde ditu, eta lehen norgehiagoka horretako gauzarik txarrena izan da Oiartzungo jokalari batek belaunean izan duen lesioa.

Bigarren norgehiagokan, berriz, Realak hartu du protagonismoa, eta normala den moduan, nagusitasuna erakutsi dute (4-0). Eta azken norgehiagokarako gorde dute, aurrez, lehia parekatuena. Berez, Reala eta Oiartzun maila berean daude, maila gorenean, baina ligan egin zuen moduan, gaurko lagunartekoan ere Realak  koska bat gorago dagoela erakutsi du.

Bada, txapeldunaren garaikurra Realarendako izan da, baina sari onena ondoren etorri da, antolatzaileek Ibarran bertan, eta mimoz, prestatutako paelletan. Futbolarekin gozatu eta sabela beteta erretiratu dira jokalari denak etxera.

Erlazionatuak

Gabonetako futbol torneoa

Mirari Altube Arrese 2017 urt 02 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak