Izarraitz Muñoz Aloña Mendiko mutilek Gabonetako atsedenaldia etengo dute Arrasaten lagunartekoa jokatzeko (18:00, Iturripe), Euskal selekzioko ordezkarien kontra. Gazte mailako jokalariak izango dira, oñatiarrak baino gazteagoak, baina EAEko onenak batuko dituzte bertan eta maila politeko partidua izango da, azterketa polita oñatiarrendako.
Ondoren, 19:30ean, emakumezkoen Euskal selekioko ordezkariak izango dira zein baino zein gehiago, Errotabarrikoen kontra (Ohorezko maila).