LABen oharra:
"Gaur goizean, Debaldea eskualdeko delegatuek bilera izan dute Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketa eskolan. Bilera horren helburua, alde batetik, lan munduan Euskal Preso eta Iheslarien etxeratzearen alde Donostiko Ibaeta Fakultatean aurkezturiko Ireki ekimenaren berri ematea Debaldea eskualdeko delegatuei, eta bestetik, sindikatuko ordezkariek aipaturiko ekimenak Euskal Herri guztian 150.000 sinadura lortzearen erronka betetze aldera, zein ekarpen eta nola egin dezakeen aztertzea. Lehenbiziko helburua, LABek ordezkaritza duen enpresa handietan, Ireki-k aurkezturiko ekimenei babesa eta sostengua ematea eta bigarrenik, lantoki txikiagotan ere, sinadura bilketak sustatzea. Herri ezberdinetan sortu litezkeen taldeetan parte hartzea ere ez dute baztertu bileran. Jon Urrosolo, Ireki ekimenaren sustatzaileetako bat, bileran bertan izan da, publikoki urrian aurkeztu zen mugimendu horren nondik norakoez hitz egiten.
LABen iritziz, Euskal Herriko gatazkaren konponbidean, preso eta iheslarien etxeratzea, lehentasuna duen gai bat da eta bere esku dagoen guztia egingo du eremu horretan, lantokietan zein kalean.
LABeko delegatuek, bileraren ostean elkarretaratzea egin dute Bergara-ko frontoi kanpoaldean, Urtarrilaren 14an Sare-k deituriko manifestaldiarekin bat eginez eta, delegatu, afiliatu eta langileei, oro har, euskal preso eta iheslarien giza errespetuen alde egingo den elkarretaratze masibo horretan parte hartzeko deia eginez".