Filmak bidaltzeko epea 2017ko otsailaren 16a arte egongo da zabalik eta dagoeneko kontsultatu daitezke sail bakoitzaren oinarriak Huhezinemako webgunean: www.huhezinema.com
Aurten hainbat berrikuntzarekin dator jaialdia:
- Goiena Saria. Euskarazko film labur onena sarituko du, eta aurten diru gehiago emango dute. Horrez gain, Ogeita4 Camera Solution enpresak 1.500 eurotan baloratutako kamera ekipamendua utziko dio irabazleari, 2018ko Huhezineman aurkeztuko den euskarazko film bat egiteko.
- Vertigo saria mantentzen dute, ekoizpenerako edo banaketarako diru laguntza publikorik jaso ez duen lan onena saritzeko.
- Basque Culinary Lehiaketa indarberrituta. Euskal Herriko edozeinek parte hartu ahal izango du 3 minutuko mikro-laburrak eginez.
- Lanak aurkezteko modu berria: Aurten lanak doan aurkeztu ahal izango dira. Izen emate fitxan filmaren Vimeo esteka bat bidali eta kitto.