Bixente Etxeandia eta Txelisen torneoa, gaztetxoenei zuzenduta

Xabier Urtzelai 2016ko abe. 23a, 06:00

Mondrak 250 gazte batuko ditu hilaren 31n, Txelisen omenezko torneoan; UDAk futbol eskoletako gaztetxoak jarriko ditu lanean abenduaren 26tik 29ra arte.

Gabonak kirol hitzorduz beteta daude, eta horietako batzuk gazteenei zuzendutakoak izango dira. Hala, Mondrak abenduaren 31n antolatuko du Txelis-en omenezko futbol torneoa, eta Gipuzkoako eta Bizkaiko 16 talde batuko dira, infantil mailakoak: "Guztira 250 jokalari inguru batuko dira Mojategin. 09:30ean hasiko ditugu partiduak, eta eguerdian amaituko da torneoa, egun horretan arratsaldea ezin dugulako luzatu", adierazi du Ramon Azkaratek.

Bixente Etxeandia, lau egunez 

UDAk, berriz, gaztetxoagoak batuko ditu abenduaren 26tik 29ra bitartean egingo duen torneoan, Ibarran. Gipuzkoako Futbol eskoletako hainbat taldetako ordezkariak lehiatuko dira: Aloña Mendi, Mondra, Bergara eta Eibar.

Hala, abenduaren 26an hasiko dute txapelketa –partidu guztiak arratsaldez izango dira–. Eta, faseak gainditu ostean hilaren 29an  jokatuko dituzte finalak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak