2003an eta 2008an jaiotakoentzat zuzenduta egongo da campusa. Gainera, saskibaloian profesionalak diren emakumezko jokalarien bisita izango dute, eta haien aholkuak ere jasoko dituzte bertaratzen direnek. Egunero izango dute hamarretakoa bertara doazen gaztetxoek eta campuserako propio sortutako kamiseta ere jasoko dute parte-hartzaileek. Saskibaloira gerturatzeko asmoz, eta oporrak kirola eginez ondo pasatzeko, antolatu dute ekimena. Iaz, 22 haur batu ziren, eta aurten kopurua handitu nahi dute antolatzaileek. Informazio gehiagorako, campusaresko@gmail.com helbidera idatzi daiteke.