Gabonetako agenda

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abe. 21a, 12:40

Debagoienean abenduaren 23tik urtarrilaren 8ra arte izango diren ekitaldi guztiak, egunez egun eta herriz herri.

Egubakoitza 23:

Oñati: Olentzero ikastetxeetan

Ikastetxeak |  10:00etatik aurrera

Bergara: Piztu Bergara!

Herriko plaza / 19:30ean

Arrasate: Izotz pista

Abenduaren 23an eta urtarrilaren 2an, 3an eta 4an: 16:30-21:00; abenduaren 24an eta 31n: 11:30-13:30 eta 16:30-20:00; urtarrilaren 1ean: itxita; gainerako egunak: 11:30-13:30 eta 16:30-21:00.

Biteri plaza / Urtarrilaren 8a arte

Bergara: 'Bubisher' dokumentala eta solasaldia

Gaztetxea | 18:00etan

Bergara: Aldeta taldea

Aroztegi aretoa | 19:00etan

Oñati: Oñatiko kirol sariak 2016

Udaletxea | 19:00etan

Elgeta: Eskolakoen azoka eta Olentzeroren etorrera

09:30-11:30: San Tomas azoka txikia Herriko plazan; 17:00: plaza apaintzeko eskulan tailerra; 18:30: Olentzerori harrera Herriko plazan.

 

Zapatua 24:

Antzuola: Olentzerori eta Mari Domingiri ongietorria

11:00: Eskolako umeen eta gurasoen eskutik, kalejira, Errekaldetik irtenda. Euria eginez gero, eskolako patioan.

18:30: Olentzero eta Mari Domingiren jaitsiera San Josetik. Ekitaldi nagusia, plazan.

Arrasate: Artisau azoka Eskuartean elkartearen eskutik

Seber Altube / 11:00-14:00

Aretxabaleta: Gabon kantuan umeak eta erretiratuak

Bukatutakoan txistor-mokadutxoa jango dute elkarrekin.

Herriko Plaza / 10:00etan

Arrasate: Goikobalu abesbatza

Iturbide egoitza / 17:00etan
Ospitalea / 17:30ean
Kalejira / 19:00etan

Aretxabaleta: Olentzero eta Mari Domingi bisitan

Arratsaldean, kalejira egingo dute Ibarra kiroldegitik plazaraino, 18:30ean irtenda.

Herriko Plaza / 12:00etan

Arrasate: Txoronpio, Txoronpia eta Olentzero

11:20: Txoronpio, Txoronpia eta Ttarttalok eskutitzak jasoko dituzte. 13:15: Txoronpio, Txoronpia eta Ttarttalo Seber Altuben.18:15-19:00: Olentzero.

Bergara: Olentzero eta Mari Domingi

Ikastetxeak frontoi parean elkartu eta beraiekin plazaraino joango dira. Olentzerok eta Mari Domingik gutunak jasoko dituzte arratsaldean.

Frontoi parea / 11:45ean
Udaletxea / 19:00etan

Bergara: Olentzero Osintxun

Osintxuko zubia / 18:00etan

Oñati: Gabon kantak Txantxiku ikastolan

12:00etan

Bergara: Olentzero Angiozarren

Angiozar / 18:45ean

Oñati: Olentzero eta Mari Domingirekin kalejira

Parte-hartzaileak: Jose de Azpiazu musika eskola, Haitzondo kuadrilla,

Irazan Antzerki taldea.

Otadui Zuhaiztia |  17:30ean

Oñati: Musika bandaren Gabon kanten emanaldia

Foruen plaza / 19:00etan

Oñati: Presoen aldeko azoka

Foruen plaza |  12:00etan 

Aramaio: Olentzeroren etorrera

Bizente Goikoetxea | 18:30ean

Elgeta: Gabon kantak

Eskolatik abiatuta / 11:00etan

Bergara: Mojito gaua eta herriko gazteen musika

Gaztetxea

 

Astelehena 26:

Arrasate: Mirandaolara irteera

Ludotekako kideendako.

09:30-13:30

Elgeta: Haur parkea

Udal pilotalekua / 16:00-20:00

Oñati: Gabonetako eskulanak

Ludoteka / 10:30-13:30

Bergara: Umeendako antzerkia

3-6 urte bitarteko umeentzako.

Zabalotegi aretoa |  17:00etan

Aramaio: Umeentzako tailerra

Ludoteka / 12:00etan

Aramaio: Kosmetika tailerra

Jubilatuen Egoitza / 17:00etan

Antzuola: San Esteban krosa

17:30ean: 5-8 urte artekoak; 17:45ean: benjamin-alebin-infantil; 18:00: kadeteak eta hortik gorakoak

Aretxabaleta: 'Aretxabaletako ziklo-krosa' dokumentala

Arkupe kultura etxea | 19:30ean

Bergara: Aldarrikpant solasaldia eta tailerra

Gaztetxea / 18:30

 

Martitzena 27:

Arrasate: Jolas kooperatiboak

Ludoteka / 17:00-20:00

Oñati: Buztingintza

Ludoteka / 10:30-13:30

Aretxabaleta: Mendi irteera Gaztelekuko kideendako. Goizez.

Elgeta: Haur parkea

Udal pilotalekua / 16:00-20:00

Eskoriatza: Sukaldaritza lehiaketa

Gaztelekua / 16:30-20:30

Bergara: Familientzako tailerra

Laborategiko jolasak. Izen ematea: www.laboratorium.eus.

Laboratorium /  12:00etan

Aramaio: Umeentzako tailerra

Ludoteka / 12:00etan

Bergara: Sukaldaritza tailerra: turroia

Gaztelekuan

Oñati: Go!Azen antzerkia

Sarrera: 3 euro.

Gaztelekua | 17:00etan

Bergara: 'Baserri 21' hitzaldia eta dokumentala

Gaztetxea / 18:30ean

Arrasate: 'Emakume bertsolariak, ahanzturatik diskurtso propiora'

AED eta Ekin Emakumeak.

Kulturate / 18:30ean

Oñati: 'X planeta, eguzki sistemaren maizter ikusezinaren bila'

Hizlaria, EHUko Ricardo Hueso.

Kultura etxea | 19:00etan

Arrasate: Gabonetako truke azoka eta sorpresa

Gaztegunea / 17:00-21:00

Aretxabaleta: Bixente Etxeandia txapelketa

Abenduaren 26tik 29ra bitartean.

Ibarra futbol zelaia / 15:00-19:00

 

Eguaztena 28:

Oñati: 'Phantom Boy' filma gaztetxoendako, euskaraz

Zinema aretoa | 17:00etan

Oñati: Talogintza

Ludoteka / 10:30-13:30

Arrasate: Kurtzetxikira irteera

Ludotekako umeendako.

10:00-14:00

Aramaio: Badut ipuin kontalaria

Liburutegia /17:00etan

Oñati: Gabon jaia

Musika eskolakoen laguntzarekin.

Eguneko zentroa | 11:00etan

Aretxabaleta: Zirku tailerrekoen emanaldia

Arkupe kultura etxea | 12:30ean

Bergara: Pupu eta Lore

Pupu eta Lore haizearen herrira antzerkia. Sarrera: 4 euro.

Zabalotegi aretoa | 16:30ean eta 18:30ean

Arrasate: Inuzente egunerako 'gag'-en prestaketa

Gaztegunea / 17:00-20:00

Arrasate: Micah P. Hinsonen kontzertua

Amaia antzokia / 20:00etan

Oñati: 'Nekazaritza Eskola  Oñatin (1851–1869) eta bere  garaia'

Aritxa kultura elkarteak antolatutako hitzaldia da. Hizlaria, Pedro Berriotxoa.

Kultura etxea | 19:00etan

Oñati: Txuletonsen kontzertua

Antixena gaztetxea | 22:00etan

Elgeta: Musika ikasleen Gabonetako kontzertua

Espaloia antzokia / 19:00etan

Bergara: 'Night on earth' filma

Gaztetxea / 21:00

Aretxabaleta: Imanol Ituiño magoaren ikuskizuna

Helduendako. Sarrera, 4 euro.

Arkupe kultura etxea | 22:00etan

 

Eguena 29:

Oñati: Markogintza

Ludoteka / 10:30-13:30

Oñati:Gabonetako irteera

Gabonetako Irteera 3., 4. eta 5. mailetakoekin.

Oñati: Gabonetako ur jolasak

10:30etik 12:30era eta 16:30etik 18:30era. (13 urtera arte).

Zubikoa

Bergara: Haurren eguna

Gaztetxea / 17:00etan

Bergara: Pintxopotea

20:00etan

Arrasate: Bingoa eta afaria

Gaztegunea / 18:00-22:00

Aretxabaleta, Eskoriatza: Izotz pistara irteera + Gasteizko alde zaharra ezagutu

Gaztelekutik / 11:00-17:00

Oñati: Mendi irteera Arantzazu aldera, gaztetxearen eskutik

Gaztetxea | 09:00etan

Bergara: Azkaiter Pelox Trio

Xabier Arrillaga Bengoaren omenezko kontzertua.

Seminarioko karpa / 19:00etan

Aretxabaleta: Aretxabaleta Abesbatzaren kontzertua

Parrokia / 19:30ean

Oñati: 'Spotlight' filma, zineklubean

Zinema aretoa | 20:00etan

 

Egubakoitza 30:

Bergara: Tailerra: 'Ugaztunak'

Izena emateko: www.laboratorium.eus.

Laboratorium | 10:30ean

Arrasate: Mendira irteera Gazteguneko kideendako

Goizez izango da

Oñati: Buztina margotu

Ludoteka / 10:30-13:30

Antzuola: Haur parkea

11:00-13:30 eta 16:30-19:00.

Eskolako patioa

Aretxabaleta: Urteko azken afaria eta Wii dance

Gaztelekua / 18:30-22:30

Eskoriatza: Urteko azken afaria eta bingoa

Gaztelekua / 18:30-20:30

Aretxabaleta: Emakumezkoen Gabonetako futbol txapelketa

Taldeak: Arizmendi, Aloña Mendi, Bergara, Lagun Onak, Eibar, Lazkao, Urki, Antzuola eta Mutriku.

Ibarra futbol zelaia / 09:30-18:30

Aramaio: Umeentzako tailerra

Bizente Goikoetxea | 12:00etan

Oñati: 'Uluburun' urperatze jolasak

15:30-17:30 (10-12 urte). 18:30-20:30 (13-15 urte). 3 euro.

Igerilekua | 15:30ean

Antzuola: 'Bi poliedro' saioa

Garikoitz Mendizabal txistularia eta Aitor Furundarena akordeoilaria.

Torresoroa | 18:30ean 

Aretxabaleta: 'Mami Lebrun' Kepa Errastik idatzitako antzezlana. Sarrera, 4 euro.

Arkupe kultura etxea | 19:00etan

Oñati: Zirku ikuskizuna

Lunaticus circus zirku ikuskizuna. 4 euro (aurrez salgai: bibe.me).

Santa Ana antzokia | 22:00etan

Aramaio: Bertso saioa

Sustrai Colina, Iker Zubeldia, Oihana Iguaran eta Iker Agirre.

Kultura etxea | 22:30ean

Bergara: Gabonetako pilota txapelketaren finalak

Udal Pilotalekua

Oñati: Gabonetako kuadrillen arteko saskibaloi txapelketa

Zubikoa | 10:00etan

 

Zapatua 31:

Bergara: San Silvestre txikia

Irala kalea / 11:30ean

Bergara: San Silvestre trail-a

San Martin plaza / 12:00etan

Oñati: Gabonetako kuadrillen arteko saskibaloi txapelketa

Zubikoa | 10:00etan

Oñati: San Silvestre herri lasterketa

Foruen plaza | 16:00etan eta 16:30ean

Aretxabaleta: II. San Silvestre mozorro-krosa

Mitarte kalea / 17:00etan

Aretxabaleta: Bizarzuriren kalejira musika eskolarekin

Ibarra kiroldegia / 18:30ean

Aretxabaleta: Goi mailako futbola hiru talderekin

Debagoieneko selekzioa, Real Sociedad eta Oiartzun taldeak.

Ibarra futbol zelaia / 09:30-14:30

Arrasate: Arrasate Musikaleko bandaren kontzertua

Amaia antzokia | 13:00etan

Arrasate: Txorbela otxotea

Kalejira | 18:30ean

Oñati: Musika Bandaren kalejira

Oñatiko kaleak | 19:00etan

Oñati: DJ karaokea

Antixena gaztetxea | 22:00etan

Oñati: Presoen aldeko kale agerraldia

19:00etan

Bergara: Presoen aldeko flashmob erraldoia

Barrenkale / 18:00etan

Bergara: Nebulosa + …

Gaztetxea | 01:00etan

Elgeta: Pilota txapelketako finalak

Pilotalekua | 12:00etan

 

Domeka 1:

Antzuola: Urte berriari ongietorria Arrola mendian

Arrola mendia / 00:00etan

 

Astelehena 2:

Eskoriatza: Errege opilen tailerra 6-12 urte artekoendako

Tortolis ludoteka / 17:00etan

Antzuola: 'Ezer ez da dirudiena' umeentzako saioa

Torresoroa | 18:00etan

 

Martitzena 3:

Eskoriatza: Bost baietz proba jolasak 6-12 urte artekoentzat

Oñati: Gabonetako jolas parkea

Zubikoa |  11:00-14:00 eta 16:30-20:00

 

Eguaztena 4:

Oñati: Gabonetako jolas parkea

Zubikoa |  11:00-14:00 eta 16:30-20:00

Bergara: 'Lock and stock' filma

Gaztetxea / 21:00etan

 

Eguena 5:

Bergara: Bizarzuri eta Errege magoen desfilea

Gutun-bilketa eta txokolate-jana: udaletxean, 19:00etan. Errege magoen desfilea: Udal Biltegian hasita, 19:00etan

Oñati: Oñati ezagutu jolasten. Ginkana

Informazio gehiago: 943 78 34 53 edo turismo@onati.eus.

Turismo bulegoa | 10:30ean

Bergara: Ipuin kontaketa eta Errege magoen desfilea Elosuan

Ipuin kontaketa pilotalekuan 17:00etan. Desfilea, plazatik hasita, 18:00etan.

Oñati: Errege magoen desfilea 

Txanda elkarteak antolatuta.

Oñatiko kaleak | 17:30ean

Oñati: Errege bezperako bertso saioa, bertso eskolaren eskutik

Andoni Egaña, Urko Arregi, Ohiana Iguaran, Andoni Goitia, Sustrai Colina, Sebastian Lizaso.

Zubikoa | 22:30ean

Bergara: DJ Loro

Gaztetxea / 19:00etan

 

Egubakoitza 6:

Oñati: Musika Bandaren kalejira eta kontzertua

Kalejira 11:00etan, eta kontzertua, 12:45ean.

Oñati: Gabonetako areto futbol txapelketa

Argibideak: Antixena gaztetxea

 

Zapatua 7:

Oñati: Historiaurrera bidaia, Arrikrutzen

Informazio gehiago eta izen-ematea: 943 08 20 00 edo turismo@onati.eus.

Arrikrutz kobak | 10:30ean

Oñati: Txantxakale gala

Irazan Antzerki Guneak antolatuta. Irazankide gazteek txantxak egin eta grabatu dituzte Oñatiko kaleetan. Txantxa horiek proiektatzeaz gain, sorpresa ugariz apainduko da gala. Sarrerak salgai: 3 euro, Txokolateixan eta Gaztelekuan.

Santa Ana antzokia | 22:30ean

Bergara: Urteberriko xake txapelketa Gaztetxeak antolatuta.

Eguraldi onarekin, herriko plazan / 16:30ean

 

Domeka 8:

Bergara: Oliver magoa

Sarrera: 4 euro;

Zabalotegi aretoa | 17:00etan

Bergara: Sukaldaritza begano ikastaroa

Izen ematea, gaztetxean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak