Arrasaten dagoen Debagoieneko ESIk, lau auto elektriko berri izango ditu aurrerantzean. Auto hauek eRenting enpresarenak dira, eta enpresa horrek kudeatuko ditu eta mantenduko ditu, eRenting-ek eskaintzen duen SIVE planaren barnean.
Autoak, Peugeot Partner bat eta hiru Renault Zoe dira, eta eskualdean auto elektrikoei bultzada ematea ere izango da Debagoieneko ospitalearen helburuetako bat.

