Euskal enpresek gaizki ikusten dute Trumpen garaipena, baina eragingo ez diela uste dute

Leire Kortabarria 2016ko abenduaren 16a

Laboral Kutxak Euskadiko enpresaburuen konfiantza neurtu du inkesta baten bidez. Bertan, ekonomiaz gaindikoak diren baina bertan eragina duten gaien inguruko galderak ere egin ditu. Tartean, AEBetako hauteskundeak Donald Trumpek irabazi izanaz bi galdera egin dizkie enpresei.

Donald Trumpen garaipenak euskal ekonomian nolako eragina izango duen galderari, inkestatuen %81,1ek esan dute eragin negatiboa izango duela, eta %18,9k kontrako iritzia agertu dute.

 

Baina panela osatzen duten enpresak baikorragoak dira Donald Trumpen garaipenak euren negozioan izango duen eragina adieraztean; izan ere, %3,4k soilik uste dute eragin handia izango dela; %39,3k, ordea, ez dute inolako eragin negatiborik espero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak