Domekan egingo dute Oñatiko ziklo-krosa, Urrutxuko lurretan

Iazko lasterketan protagonista izan ziren ziklistak, podiumean. Tartean, Arrikrutzeko hainbat ordezkari.

Joan den asteburuan lehiatu zituzten Euskal Herriko ziklo-kros lasterketa nagusiak, nazioartekoak diren Asteasuko, Elorrioko eta Igorreko probak, eta hitzordu horiek utzitako zapore gozoari jarraipena ematera dator domekako Oñatiko ziklo-krosaren 12. edizioa. 

Masterrak izango dira lehiatzen lehenak (09:15), eta kadeteak izango dira hurrengoak, 10:00etan.  Hor, Arrikrutz taldeko Ander Blazquez, Aritz Torres eta Unai Cueva lehiatuko dira. 10:45ean juniorren txanda izango da, eta Caja Rural taldeko Garazi Erostarbe eta Arrikrutzeko Ander Gartzia lehiatuko dira. Open kategoriakoak, azkenik, 11:50ean lehiatuko dira.

Zirkuitua, siku

Ikusteko dago domekara arte eguraldiak eutsiko ote dion. Iaz ziklistak oso zirkuitu sikuan lehiatu ziren, orokorrean negu osoa izan zen euri gutxikoa, eta lokatz gainean ibiltzeko ohitura ere galdu egin zuten askok. Aurten ere egoera antzerakoa da. Antolatzaileek, iaz moduan, aurten ere Urrutxun diseinatu dute zirkuitu jostagarria, kanposantu ondoan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.