Lanuztea egin dute Edesa Industrialeko lau zentroetan

Leire Kortabarria 2016ko abe. 12a, 12:55
LABek deitutako bilkuraren irudi bat.

LAB sindikatuak jakinarazi nahi du gaur, abenduak 12, Edesa Industrialek Arrasate, Eskoriatza eta Basauriko lan zentroetan ordu bateko lan uzteak deitu dituela Geyser eta Edesako langile komiteek. Lanuzteak %90eko jarraipena izan du.

LABek prentsa ohar bidez honako hau esan du: "Enpresako zuzendaritzak gaur komunikatu behar zituen kaleratzeak, baina komitearekin zeukan bilera atzeratzea erabaki du, agenda arazoak argudiatuta, printzipioz bihar arte".

"Konzentrazioak iraun duen bitartean langile asanblada bat burutu da, datozen mobilizazioak adosteko, baina enpresarekin izango den bilera egin arte ez da erabakiko zer motako mobilizazioak burutu.

LABentzat kaleratze hauek ez dira batere onargarriak. Benetako arazoa enpresak urtean zehar daraman norantza da (kaleratzeak, EREak, ekoizpen etenaldiak...) eta hau proiektu industrial ezaren ondorioa besterik ez da".

"Instituzioengana zuzentzen gara, batez ere, Eusko Jaurlaritzarengana, eta baita inplikatuta dauden eragileengana (Mondragon, Fagor, S.coop) arazo larri honen aurrean engaiatu daitezen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak