Ikasle gazteendako hitzaldi zikloa antolatu du Jakiundek

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abe. 12a, 11:37

Seigarren urtez jarraian, Jakiunde Akademiak Debagoieneko, Debabarreneko eta Goierriko ikastetxeetako 4. DBH-ko ikasleentzat, Hitzaldi programa abian jarri du.

Gazteen garapen intelektuala eta pertsonala babesteko proposamena da hau, itzal handiko hainbat adituren hitzaldi eta erakustaldiez osatutako diziplina anitzeko programa batean oinarritua. Gipuzkoan, Donostian burutuko diren bi ziklo antolatu dira (EHU-ko Joxe Mari Korta Ikergunean) eta ziklo bat Arrasaten (Mondragon Unibertsitatean).

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ikastetxeek jaso dute Jakin-mina 2016-2017 deialdia. Aurtengoa, seigarren edizioa da eta guztira bederatzi ziklo izango ditu eta honela banatuko dira: EAEn, Bizkaian 3 ziklo, horietatik 2 Bizkaia Aretoan burutuko dira (UPV/EHU) eta bat Deustuko Unibertsitatean; Gipuzkoan 3 ziklo, horietatik bi Joxe Mari Korta ikerketa egoitzan eta beste bat Arrasateko Mondragon Unibertsitatean; Araban ziklo bat Lascaray Ikerketa gunean eskainia Vitoria-Gasteizko UPV/EHUko campusean. Nafarroan bi ziklo burutuko dira, bata Nafarroako Unibertsitateak Iruñean duen campusean eta bestea Nafarroako Unibertsitate Publikoak (UPNA-NUP) Tuteran duen Campusean.

4. DBH-ko 420 ikasle inguruk hartuko dute parte, eta bakoitzak hautatzen duen zikloko 5 hitzaldietara joan ahal izango du. Gaiak anitzak dira eta adituak eskainiak dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak