Baso-jabeendako jardunaldiak antolatu dituzte Bergaran eta Oñatin

Leire Kortabarria 2016ko abe. 10a, 09:08

Baso-jabeendako jardunaldiak antolatu dituzte.

Bergarako eta Oñatiko Udalek, Fraisoro Eskola eta Hazi Fundazioarekin batera, Baso Jardunaldiak antolatu dituzte basoen jabeei zuzenduta. Aurrez izena eman behar da.

Baso jardunaldiak hiru egunetan egingo dira; abenduaren 12an eta 17an Oñatiko Kultur Etxean izango dira saioak (15:00etatik 19:00etara) eta abenduaren 14an, Bergarako Pleno Aretoan (15:00etatik 19:00etara).

Baso-jabeei zuzendutako jardunaldi hauetan baso-kudeaketaren inguruko oinarrizko kontzeptuak landuko dira (basoren kontzeptua bera, basoko gaixotasunak, zerga-sistema, diru-laguntzak...), plantazio mota bakoitzaren eragina aztertuko da eta mahai inguru batean adituek basogintzaren orainaz eta geroaz mintzatuko dira.

Ikastaroan parte hartzea doan da, baina izena eman behar da aurrez. Horretarako, Fraisoro Eskolara deitu 943 69 21 66 zenbakira edota fpfraisoro@hazi.eus helbide elektronikora idatzi beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak