2017ko udarako harrera-familiak lortzeko kanpainari hasiera eman
dio dagoeneko Chernobil elkarteak. Datozen asteetan, informazio bilerak egingo dituzte informazioa emateko eta elkartearen lana azaltzeko.
Ukrainian, Txernobilgo zentral nuklearraren istripuak kutsatutako gunean bizi diren haurrak aire garbia arnastu dezaten du helburu elkarte honek. Aurten 30 urte bete dira istripu hartatik, eta elkarteak hogeigarrenez jarri du martxan harrera plana.
Elkarteko boluntarioek Ukrainatik atera beharra duten 40 kasu larri topatu dituzte, eta harrera-familia aurkitu nahi diete "derrigorrez".
Gabonetako egonaldia
Datorren abenduaren 19an Loiura iritsiko dira Gabonetako oporrak Euskadin igaroko dituzten 30 haurrak. Harrera-familiek eurek eskatuta antolatzen du elkarteak Gabonetako programa, eta parte hartzea borondatezkoa da. Urtarrilaren 21era arte izango dira hemen haurrak.