Fernando Cobosendako brontzea Sorian

Xabier Urtzelai 2016ko abenduaren 9a

Fernando Cobos podiumean, Sorian. Argazkia: Fernando Cobos/Facebook.

Joan den astean jokatu zituzten Sorian –Olvega herrian– Espainiako Txakur-kros Txapelketak. Eta, 40 urtetik gorakoen kategorian Fernando Cobos bergararra hirugarren sailkatu zen, Gari txakurrak lagunduta. 

Zapatuan 4,4 kilometroko lasterketa izan zuten (14.39) eta domekan, 6,3koa (22.16). Hala, bi lasterketetan egindako lan onari esker igo zen bergararra podium gainera. Berez, 50 urtetik gorakoen kategorian hartu beharko luke parte Cobosek, baina kontrariorik ez zuenez 40 urtetik gorako atletekin lehiatu zen bergararra. Horregatik, merito handiagoa du hirugarren postu horrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak