Bergarak eta Mondrak derbia dute

Xabier Urtzelai 2016ko abenduaren 9a

Ipintzan jokatuko dute Bergarak eta Mondrak; erretratuan, Arizmendikoen bisitaren aurrean, 2014an.

Bederatzigarren dagoen Bergarak eta bosgarren dagoen Mondrak derbia jokatuko dute domekan (15:30) Ipintzan. 

Bergararrek jokatutako hamaika partiduetatik bakarra irabazi dute –Eibarren kontra– eta lau berdindu dituzte; hala, zuri-moreen kontra saiatuko dira ligako bigarren garaipena eskuratzen. Arrasateko taldeak, berriz, lau garaipen eskuratu ditu orain arte eta beste hiru partidu berdindu ditu. Eta, joan den astean biek ala biek berdindu egin zituzten norgehiagokak. Kategorian Arizmendik jarraitzen du lider sendo, oraindik ez du-eta partidurik galdu; Zumaian jokatuko du bihar (16:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak