IKTetarako Europako diru laguntzen berri emango diete enpresei Ikerlanen

Ikerlaneko bi ikertzaile.

Ikerlan teknologia zentroak euskal enpresendako saio informatibo bat hartuko du abenduaren 15ean. Helburua da Europako Batasunak IKTetarako ematen dituen diru laguntzez informatzea.

Horizonte 2020 programaren barruan, ICT-2017 izeneko diru laguntzen deialdia dago. Euskadin horren interesa duten enpresei zuzendutako saioa antolatu dute IK4 aliantza teknologikoak, SPRIk, Beaz Bizkaiak eta Innobasquek, Horizonte 2020: Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak izenburuarekin. Diru laguntza horiek IKTen alor jakin batzuetarako dira: robotika, Big Data, integratutako sistemak, elektronika eta fotonika.

Europako laguntzak, enpresendako tresna garrantzitsuak

Gertatzen dabiltzan proposamenak hobetzeko, Europako proiektuek enpresetan duten inpaktu praktikoa ulertzeko eta dauden finantzaketa-tresnak ezagutzeko gakoak emango dituzte saio horretan.

Helburua da, antolatzaileen esanetan, Euskadiko industria-ehunak laguntza horiek jasotzeko gakoak bereganatu ditzan, izan ere, laguntza horiek enpresen “lehiakortasuna eta nazioarteratzea bultzatzeko tresna garrantzitsuak” dira.

Parte hartuko dute Ikerlaneko, Innobasqueko, CDTIko, Mondragon Korporazioko, Valentziako Unibertsitate Politeknikoko, Gaiako eta Fagor Arrasateko ordezkariek.

Izen emate epea zabalik dago Innobasqueren webgunean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.