Baso jardunaldiak egingo dituzte Oñatin eta Bergaran

Maite Txintxurreta 2016ko abe. 5a, 10:01

Udalerri bietako udalek, Hazi fundazioarekin batera, basoen jabeentzako oinarrizko ikastaroa antolatu dute. Hilaren 12an, 14an eta 17an egingo dituzte saioak.

Abenduaren 12an izango da lehen saioa Oñatiko Santa Ana aretoan; bigarrena, berriz,  Bergarako udaletxean egingo dute abenduaren 14an, eta hilaren 17an, berriz, irteera prestatu dute Arrasateko Zaburdira eta Oñatiko Lezesarrira.

Ikastaroan parte hartzea doan da, baina izena eman behar da aurrez. Horretarako, Fraisoro eskolara deitu (943 692 166)  edota fpfraisoro@hazi.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute interesatuek.

Jarraian, jardunaldietako egitaraua:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak