Aspaldiko partez ere, 3.000 langabetik behera daude ibarrean. Izan ere, 2016ko langabezia daturik baxuena izan du azaroak Debagoienean, %9,81eko langabezia tasarekin eta 2.983 langaberekin. Urrian, langabezia tasa %10,32koa izan zen, eta azaroan baino 111 langabe gehiago erregistratu ziren.
Herriei dagokionez, Elgetan eta Aramaion izan ezik beste denetan jaitsi da langabezia tasa, urriarekin alderatuta. Leintz Gatzagan langabeen kopurua mantendu egin da.
Datuak (azaroa) herriz herri:
Antzuola: 65 langabe (%5,99ko langabezia tasa)
Aretxabaleta: 285 langabe (%8,31ko langabezia tasa)
Arrasate: 1.338 langabe (%12,83ko langabezia tasa)
Bergara: 680 langabe (%9,75eko langabezia tasa)
Elgeta: 52 langabe (%8,77ko langabezia tasa)
Eskoriatza: 193 langabe (%9,53ko langabezia tasa)
Leintz Gatzaga: 8 langabe (%5,84ko langabezia tasa)
Oñati: 362 langabe (%6,81ko langabezia tasa)
Aramaio: 21 langabe (%2,77ko langabezia tasa)