"Baskoniatik dator Riki; oso gaztea da eta ikastera dator"

Xabier Urtzelai 2016ko abe. 1a, 17:03

Ez da sekretua aurten barruko jokoan MUk beste urte batzuetan baino zailtasun handiagoak dituela. Orain arteko hiru garaipenak kanpoko jokoan neurria emanda, eta defentsan sekulako lana eginda lortu ditu talde zuri-moreak.

Hala, barruko jokoan taldea indartzeko asmoz hasi da Urretxun jaiotako Riki Mendizabal Iturripen entrenatzen: "Baskoniatik dator, baina libre zegoela jakinda harremanetan jarri ginen, eta guregana etortzeko proposamena egin genion", adierazi du Josu Larreategik.

19 urte eta bi metro

Larreategik badaki Mendizabal ez dela barruko jokoan arazo guztiak konponduko dituen gizona: "Ikastera dator, 19 urte baino ez ditu eta gogorra egingo zaio kategoria honetan jokatzea".

Baskoniak bere fitxa ordezkatu arte ezingo du MUrekin jokatu: "Ea domekan joka dezakeen. Zarautzen dugu partidua, eta taldeak garaipena behar du". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak