Tokiko entitate guztiek egindako gastuaren detailea argitaratu du Foru Aldundiak

Leire Kortabarria 2016ko aza. 30a, 16:29

Tokiko entitateek emandako zerbitzuen kostu efektiboak, 2015eko ekitaldiari dagozkionak, Udalgida webgunean argitaratu dira. Tartean daude Debagoieneko tokiko entitateen kostuak, zerbitzuka zerrendatuta. Lehenengo aldiz kalkulatzen dira kostu horiek metodologia jakin horrekin, eta gerora argitara eman. Horrela, edozein herritarrek ikus dezake berari dagozkion tokiko entitateek nola gastatu zuten dirua 2015. urtean; esaterako, Debagoieneko Mankomunitateak 11.218.417,33 euro gastatu zuen, horren zati handiena hondakinen bilketan eta tratamenduan.

Tokiko entitate guztiek obligazioa dute kostu efektiboa kalkulatzeko 309/2016 foru aginduak ezarritako metodologia erabiliz, eta informazio hori urtero helarazi behar diote Foru Aldundiari azaroaren 1a baino lehen.

Foru Aldundiak ohartarazten duenez, “argitalpen honetako kostuak zuhurtasunez hartu behar dira, eta ez dira erabili behar entitateen arteko konparaketak egiteko. Izan ere, badira hainbat faktore kostuetan eragiten dutenak eta konparaketak zailtzen dituztenak: emandako zerbitzuen kalitate desberdinak, eskala-ekonomiak, erabilitako irizpideen aniztasuna, zerbitzuak antolatzeko erak…”

Foru Aldundiak gaineratzen duenez, “lehen urteko esperientzia honek berak erakutsiko du aurrerantzean zein doikuntza egin beharko den, bai metodologian, bai udalez udaleko aplikazioan, datuen kalitatea hobetzeko”.

Datu horien arabera, Debagoieneko Mankomunitateak 11.218.417,33 euroko kostu efektiboa izan zuen 2015ean, honela banatuta:

  • Langileen gastuak: 2.17.155,86
  • Ondasun eta zerbitzu arrunten erosketa: 7.594.293,39
  • Ibilgetuaren (higiezinaren) amortizazioa: 427.533,89
  • Kostu operatiboa (aurreko hiruren batuketa): 10.238.983,14
  • Zerbitzuaren gastu orokorrak: 0
  • Kostu funtzionala (aurreko bien batuketa); 10.238.983,14
  • Entitatearen gastu orokorrak: 934.609,37
  • Zeharkako kudeaketaren gastuak: 44.824,82
  • Kostu efektiboa (kostu funtzionala gehi entitatearen gastu orokorrak gehi zeharkako kudeaketaren gastuak): 11.218.417,33


Zerbitzuka, honela banatu dira kostuak:

  • Hondakinen bilketa: 5.174.832,40 (langileen gastuak: 779.137,06; Ondasun eta zerbitzu arrunten erosketa: 3.729.621,62; Ibilgetuaren amortizazioa: 317.548,27; Entitatearen gastu orokorrak: 346.139,01; Zeharkako kudeaketa: 2.386,44).
  • Hiri-hondakin solidoen kudeaketa: 999.582,17 (langileen gastuak: 634.617,67; Ondasun eta zerbitzu arrunten erosketa: 125.568,61; Ibilgetuaren amortizazioa: 3.126,62; Entitatearen gastu orokorrak: 236.269,27).
  • Hondakinen tratamendua: 3.491.459,42 (langileen gastuak: 236.320,69; Ondasun eta zerbitzu arrunten erosketa: 3.068.026,17; Ibilgetuaren amortizazioa: 3.359.150,02; Entitatearen gastu orokorrak: 132.309,40).
  • Babes eta sustapen sozialeko jarduketak: 443.383,42 (horren barruan, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen funtzionamendua: 292.931,81; Kirola sustatzea eta bultzatzea: 9.271,87) (langileen gastuak: 284.490,87; ondasun eta zerbitzu arrunten erosketa: 45.306,16; ibilgetuaren amortizazioa: 1.329,33; entitatearen gastu orokorrak: 4.162,80),
  • Jarduketa ekonomikoak: 765.042,49 (horren barruan, Merkatuak, hornidura-azokak eta lonjak: 41.913.75) (langileen gastuak: 282.589,57; ondasun eta zerbitzu arrunten erosketa: 335.856,67; ibilgetuaren amortizazioa: 1.413,43; entitatearen gastu orokorrak: 109.244,44; zeharkako kudeaketa: 35.938,38).

Kostuen zerrenda osoa honako webgunean dago: http://www2.gipuzkoa.net/wps/portal/gipuzkoa/ogasuna; Udalgida atalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak