Eskerrak eman dizkie Fidel Castrori, haren borroka "adibide" delako, eta "gorputz eta ariman aritzeagatik, elkartasun internazionalistarengatik… eta beste hainbat gauzengatik".
"Zure egintza, ideiak eta legatuak, mundu libreago, justuago, berdintsuago eta gizatiarrago baten alde borrokan jarraituko duten datozen belaunaldiengan betirako bizi iraungo du" adierazi dute. Eta amaitu dute zera esanez: "Garaipenera arte beti, Komandante buru! ¡Gora Fidel eta gora Iraultza kubatarra!".