Txapelketa faboritoen multzoan hasteak ez du aparteko mesederik egiten, horrek komeni baino presio gehiago dakarrelako, hasiera hasieratik. Iaz Beñat Rezustak presio horri eutsi behar izan zion, Irujorekin jokatzearen ordaina zen. Eta, txapelketa honetan Irribarriakin bikotea osatuta Aspek ere apustu polita egin du. Txapelketa, baina, oso luzea da.
Logikoa izango litzateke iazko txapeldunak izatea faborito nagusi, baina oraingoan Olaizola II.ak eta Mikel Urrutikoetxeak ez dute elkarrekin jokatuko. Urrutikoetxea aurrelari jartzea erabaki du Asegarcek. Berriei dagokienez, Mikel Larunbe eta Danel Elezkano dira nobedadeak, eta hutsune handia utziko dute Pablo Berasaluzek –erretiroa hartuta– eta Juan Martinez de Irujok eta Aitor Zubietak –min hartuta daude–.
Debuta, abenduaren 4an
Bihar, azaroak 30, Eibarko pilota jaialdian parte hartuko dute Mendizabal antzuolarrak eta Beñat Rezusta bergararrak. Mendizabalek lehenengo partiduan jokatuko du, Tolosarekin batera Kajaren eta Merinoren kontra, eta Rezustak Altuna III.arekin osatuko du bikotea, Irribarriaren eta Zabaletaren kontra jokatzeko. (Sarrerak hemen). Eskuz Binakako Txapelketako estraineko partidua, berriz, abenduaren 4an jokatuko du bergararrak (Zumarragan, 17:00, sarrerak hemen). Eta, lehenengo partiduan Rezustak eta Irribarriak Elezkano II.a eta Zabaleta izango dituzte aurrean.
Bikoteen osaketa:
Aspe:
- Altuna III-Barriola.
- Irribarria-Rezusta.
- Ezkurdia-Merino II.
- Elezkano II-Zabaleta.
Asegarce:
- Olaizola II-Untoria.
- Urrutikoetxea-Beroiz.
- Bengoetxea VI-Larunbe.
- Artola-Albisu.