Memoria historikoari buruz jardungo du Paco Etxeberriak gaur Memoriaren Plazan

Eneko Azkarate 2016ko aza. 29a, 09:56
Paco Etxeberria.

Paco Etxeberria auzitako mediku ospetsu eta Aranzadi Zientzia Elkarteko lehendakariak hitzaldia emango du gaur Memoriaren Plazan. Hain justu ere, memoria historikoari buruzko hitzaldia izango da gaurkoa. Harekin batera, Intxorta 1937 Kultur Elkarteko ordezkari bi izango dira: Julia Monge eta Juan Ramon Garai

Paco Etxeberriaren hitzaldiaren izenburua honakoa da: Hobiak desehortziz, duintasunak berreskuratuz. Espainiako gerran eta gerra ostean tropa frankistek fusilatu eta bide bazterretan lurreratu zituzten haien gorpuak desehortziz egiten diharduen lanaren gainean jardungo du. Paco Etxeberria ezagun egin zen Alacanteko Busot herrian 1985 urtean halabeharrez aurkitutako gorpuzkiak Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren gorpuak zirela frogatu zuelako 1995ean.

Harrezkero, urteak daramatza, besteak beste, memoria historikoa berreskuratzeko hainbat erakunde eta talderekin lanean, baita Intxorta 1937 Kultur Elkartearekin ere. Aranzadi Zientzia Elkarteko lehendakaria, auzitako mediku prestigiotsuenetakoa da. Gaur egun, igandero ikus dezakegu ETBn, El lector de huesos saioan.

Intxorta 1937 Kultur Elkarteak, berriz, urteak daramatza Arrasateko eta Debagoieneko memoria historikoa berreskuratzeko lanean. Hainbat liburu eta ikus-entzunezko egin ditu eta baita erakusketak, errekreazioak eta abar, besteak beste, Julia Monge eta Juan Ramon Garai nekaezinen lanari esker. Biak ala biak ariko dira hizlari gaur Memoriaren Plazan, Arrasateko memoria historikoa gai hartuta.

Hitzaldia 19:00etan hasiko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak