Aretxabaleta hirugarren postuan dago sailkapenean, laugarren postuan doan Mutrikurekin berdinduta. Datorren jardunaldian berriz, derbia izango da UDA eta Mondraren artean Mojategin. Azken hauek, 2-0 irabazi zuten atzo Hondarribiaren aurka eta Aretxabaleta baino bi postu beherago daude zuri-moreak.
Gol festa Azkoagainen
Aloña Mendik aldiz, Ostadarren aurka jokatu du gaur partidua, Azkoagainen. 5-0 irabazi dute etxekoek, eta beharrezkoak zituzten hiru puntuak poltsikoratu dituzte. Izan ere, sailkapenean beheko postuetan daude, eta garaipena ezinbestekoa izan dute zulotik ateratzeko. Datorren astean, berriz, sailkapeneko azken postuan dagoen Martuteneren aurka jokatuko dute etxetik kanpora, eta hau ere irabazi beharreko partidua izango dute oñatiarrek.