Maider Aginaga eta Iker Belintxon nagusi, aurten ere, dantza txapelketan

Iazko garaipena errepikatu dute Lezokoek. Hemezortzi bikotek hartu dute parte 39. Euskal Herriko Dantza Solte Txapelketan. 16 urtetik beherakoentzako txapelketa izan da, eta bigarren saria Azpeitiara eta hirugarrena Hernanira eta Villabonara joan dira. Egokien jantzitakoen saria ere irabazleentzat izan da.

Azkenean irabazle izan den bikotearen eta bigarren izan diren Laura Bastida eta Ekain Uzkudunen artekoa zen txapela lortzeko lehia, baina bigarrenek akats bat egin eta lezotarrentzat izan da garaipena. Bikote irabazlea "oso nekatuta" baina pozik mintzo zen amaieran, egindako lanarekin eta emaitzarekin gustura.

Txikitatik ari dira txapelketa honetan parte hartzen Aginaga eta Belintxon, eta bigarren txapela dute hau, iazkoaren ondoren. Hirugarren Emeren Irurtzun eta Unai Balerdi sailkatu dira. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.